Dermokosmetika kosmetikaren eta dermatologiaren arteko diziplina bat da.
Produktu dermokosmetikoek azterketa klinikoak dituzte eraginkorrak eta seguruak direla bermatzeko.
Produktu hauek eraginkorrak dira larruazaleko arazoak tratatzeko, hala nola:
· Zimurrak eta argaltasuna
· Orbanak
· Akne
· Arrosakara
· Dermatitis atopikoa
· Dermatitis seborreikoa
· Psoriasia
· Deshidratazioa
· Argitasun falta
Halaber, erreakzio alergikoak saihestea eta kontsumitzailearen osasuna bermatzea helburu duten printzipio aktiboak dituzte.
Aurpegia zaintzeko produktu tradizionalak bezala, egunero aplikatu behar dira. Izan ere, ezinbestekoa da goizez zein gauez edertasun-errutina bat egitea, larruazalaren egoera ona bermatzeko, patologia izan ala ez.
Farmazia honetan edertasuna bilatzen dugu, baina gure helburu nagusia osasuna da beti, edertasuna izango da horren ondorioa.
Zer hobetu nahi duzu zure azaletik? Zerk kezkatzen zaitu? Galdetu eta aholkuak ematen dizkizugu. Gure taldea etengabeko prestakuntzan dago eta laguntzeko prest. Gainera, gure langileen farmazialari bat dermokosmetikan aditua da, hurbildu zaitezke eta hari buruz galdetu edo hitzordu bat hartu errutina guztiz indibidualizatua diseinatzeko.
ILE TRATAMENDUAK
Gaur egun, gure ilearen eta ile-larruaren egoera funtsezkoa izan daiteke gure konfiantzan eta segurtasunean. Horregatik, farmazia honetan patologia bat pairatzen baduzu lagunduko dizugu (ilea erortzea, dentsitatea galtzea, kaspa, koipe gehiegi izatea…), bai eta zure ilearen egoera eta osasuna hobetu nahi baduzu ere (ilea itzalita, hondatuta, tinduak edo eguzkiak kaltetuta, bolumen gutxirekin, horitzeko joera).
Ile ederragoa izan nahi duzu? Zatoz eta galde iezaguzu. Nahi duzun bezala zaintzeko aukera ugari ditugu:
· Xanpua
· Ile-egokitzaileak
· Maskarak
· Eguneko kremak
· Eguzki-babesleak
· Landare-olioak
· Ahozko tratamendua
Farmazia konprometitua gara horregatik marka naturalekin, eko-arduratsuekin eta animaliekiko errespetuzkoekin lan egiten saiatzen gara, baina eraginkortasuna eta sentsorialtasuna alde batera utzi gabe.
GURE PRODUKUTAK
Disponemos de una amplia gama de productos, con más de 70 referencias de cuidado facial y corporal, con los ingredientes activos más innovadores y siempre con la mejor galénica.